Inauteriak direla eta ordutegi berezia egongo da Kirol Zerbitzuetan

2018/02/09
Card image cap
Otsailaren 13an, Inauteri asteartea, arratsaldeko 19:00tan itxiko dira Musakolako eta Iturripeko kiroldegiak eta Uarkapeko gimnasioa 06:30tatik 14:00ak arte bakarrik egongo da zabalik

Arrasaten egun berezia izaten da Inauteri edo Karnabal Asteartea. Aurtengoan otsailaren 13an eroriko da eta jai egun hau dela-eta, ohikoa den moduan Uda Kirol Zerbitzuko instalakuntzen ordutegietan aldaketa bat emango da.

Modu honetara, bai Musakolako eta baita Iturripeko kiroldegiak ere arratsaldeko 19:00ak arte bakarrik egongo dira zabalik. Beraz, kiroldegietako erabiltzaileek ohiko ordutegia izango dute aukeran, baina beti ere kontutan hartuta itxiera ordua 3 ordu aurreratuko dela.

Urkapeko gimnasioari dagokionez, arratsaldean itxita edukiko ditu ateak. Normalean bezala goizeko 06:30tan zabalduko da, baina eguerdiko 14:00ak arte bakarrik egongo da irekita.