Inauterietako kartela eta egitaraua aurkeztu dute herriko eragileek eta Arrasateko Udalak

2026/01/21
Card image cap
Kartelaren irabazlea Olatz Zuazubiskar izan da. Inauterietako egitaraua otsailaren 13tik 17ra luzatuko da, egubakoitzetik martitzenera.

2026ko inauterietako kartel eta egitaraua eman dute ezagutzera eragileek eta Arrasateko Udalak, eta besteak beste, mozorro lehiaketa, kale animazio eta dantzaldiak, edo sardinaren hileta izango dira otsailaren 13tik 17ra. 

Herri inauteriak bigarren urtez

Arrasateko herri inauterien egitasmoa bigarrenez izango herriko kaleetan zehar. Egubakoitzean izango da, otsailak 13, 19:30etik abiatuta. 

“Arrasateko inauterietan, aurten bigarren aldiz, Txorimalo eta Kukumarruen konpartsa kalera aterako dugu; aratuste jator eta parte-hartzaileagoak berreskuratzeko nahitik sortutako proposamena da. Gure herriko tradizioetan eta Euskal Herrian bizirik dirauen aratuste giro basati, zirikatzaile eta askatzailean oinarritua. Txorimaloak izango dira ordenaren, dantzaren eta musikaren ardatza, eta inguruan ibiliko diren Kukumarruek, berriz, kaosa, transgresioa eta zirika lotsagabea ekarriko dituzte. Ikuskizunak une batzuk izango ditu herritarrentzat, baina nahi duenak dantzan eta giroan modu aktiboan parte hartzeko aukera ere izango du. Hasi besterik ez gara egin: konpartsa hau etorkizunean hazten eta herriaren parte-hartzearekin aberasten joatea da asmoa. Aurten Txorimalo eta Kukumarruen dantza berria sortu dugu, hurrengo urteetan dantza popular bihurtzeko proposamenarekin, herriko plazan egingo dugu dantza hau ekitaldiaren bukaeran gaueko 21:00etan. Animatu Txorimalo eta Kukumarruen konpartsara!” azaldu dute antolatzaileek.

Egubakoitzetik martitzenerako egitaraua

Otsailaren 13an, egubakoitza, hasiko da 2026ko inauterien egitaraua. Egun horretarako Arrasate Musikaleko ikasleek inauteriko kontzertua eskainiko dute 18:30etan Amaia Antzokian. 19:30ean emango dio hasiera Arrasateko herri inauterien ekimenak. 

Zapatuan, otsailak 14, biziko du Arrasatek inauterietako egun handietako bat. Biterin emango den pregoiak emango dio hasiera desfileari, 12:00etan, eta Herriko Plazan amaituko da. Aurten desfilearen ibilbidea egokitu behar izan du Udalak, Poraloiko obren eraginez, izan ere, litekeena da karroza batzuk ezin pasatzea bertatik. Ondorioz, ibilbidea honako hau izango da: Biteri plaza, Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea, Maalako errebala, Garibai  etorbidea, Iturriotz, Erdiko kale, Herriko plaza. Amaieran banatuko dituzte mozorro lehiaketaren sariak, guztira bost sari: kuadrilla onenari, karroza onenari, kuadrilla gazte onenari, taberna onenari eta bakarkako mozorro onenari. Mozorro lehiaketan parte hartzeko baldintza bakarra desfilean parte hartzea izango da. Bestetik, bigarren urtez, Mozorro paella herrikoia antolatu du Haur eta Guraso Asanbladak, Uarkape frontoian. Bazkal ostean dantzaldia izango da Dj batekin. Tiketak Iratin egongo dira salgai egubakoitzetik aurrera. Arratsaldean, 18:30ean hasita, kale animazioa izango da Arrasate Musikaleko txarangarekin, eta, 19:30 eta 22:30ean, dantzaldia Herriko Plazan “Laket” taldearekin.

Amaitzeko, martitzenean, otsailak 17, bigarren egun nagusia ospatuko du Arrasatek. 15:00etan Euskal Iñauteri Bateratua ospatuko dute Herri eskola eta Arizmendi ikastolako ikaslek. 17:00etan, Txatxilipurdik gidatuta, Disko Festa izango da Biteri plazan; eta ordu berean, PONTX pailazoak “DENOK PLAZARA!”  ikuskizuna eskainiko du Amaia Antzokian. Zertxobait beranduxeago, 17:30ean, SAMAKUSI txarangak girotuko ditu herriko kaleak. 18:30ean Arrasateko Erraldoi eta Kilikien konpartsak kalejira egingo du, eta 19:30ean, Nemux taldeak disko-festa bateaz girotuko du Herriko Plaza. 

Inauteriei itxiera emateko, tradizioa den bezala, Sardinaren Hileta egingo da. 20:30ean Kulturolatik hasi da desfilea, eta Herriko Plazan amaituko da, sardina bertan erretzeko. Jarraian, Nemux taldearen disko-festak jarraituko du giroa alaitzen. 

Inauterietako kartel irabazlea

Inauterietako kartel lehiaketaren irabazlea, Olatz Zuazubiskar arrasatearra izan da. “HANKAPALO” izena hartu duen kartelak, inauteri giroan murgiltzen da. “Zapatei goitik ateratako argazkietan oinarrituta, inauteritako kartelean hori irudikatzea nahi nuen, mozorro, ekintza eta elementu ezberdinak jasoaz” azaldu du Olatz Zuazubiskar artistak.

Inauteriak2026Arrasate.jpeg

Aurrekontua, gardentasun osoz

Egitarauarekin batera, Arrasateko Udalak, beste urte batez, jaien aurrekontua aurkeztu du. Guztira 26.438 euroko aurrekontua izango dute 2026ko inauteriek. Horrez gain, Udalak,  garbiketa zerbitzua indartu du ospakizun egun hauetarako.

INAUTERIAK 2026 ARRASATE - EGITARAUA

OTSAILAK 13, EGUBAKOITZA

18:30 Arrasate Musikalen ikasleen inauteriko kontzertua Amaia antzokian. 

19:30 Arrasateko herri inauteriak: TXORIMALOAK ETA KUKUMARRUAK

Arrasateko inauterietan, aurten bigarren aldiz, Txorimalo eta Kukumarruen konpartsa kalera aterako dugu; aratuste jator eta parte-hartzaileagoak berreskuratzeko nahitik sortutako proposamena da. Aurten Txorimalo eta Kukumarruen dantza berria sortu dugu, hurrengo urteetan dantza popular bihurtzeko proposamenarekin, herriko plazan egingo dugu dantza hau ekitaldiaren bukaeran gaueko 21h00etan. Animatu Txorimalo eta Kukumarruen konpartsara!!!

 

OTSAILAK 14, ZAPATUA

12:00 PREGOIA Biteri plazan. Ondoren DESFILEA Arrasate Musikaleko txarangak lagunduta. Ibilbidea: Biteri plaza, Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea, Maalako errebala, Garibai  etorbidea, Iturriotz, Erdiko kale, Herriko plaza.

13:00 MOZORRO LEHIAKETAREN SARI BANAKETA Herriko plazan. Sariak:

  1. Kuadrilla  onena                                        Urdaiazpikoa+plaka+1.150€
  2. Karroza onena                                           Urdaiazpikoa+plaka+600€
  3. Kuadrilla gazte onena                                Urdaiazpikoa+plaka+350€
  4. Taberna onena                                           Urdaiazpikoa+plaka+350€

5 Bakarkako onena                                        Garaikurra+Gazta+125€

Mozorro lehiaketan parte hartuko dute desfilean partaide direnak. Epaimahaia izango da aurreko urtean kuadrilla onenaren saria jaso zuen taldea.

Lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek izena eman beharko dute BAZen edo udalaren webgunean otsailak 12ra arte.

14:30 Mozorro paella herrikoia Uarkape pilotalekuan, Haur eta Guraso Asanbladak antolatua. Bazkal ostean dantzaldia Dj batekin girotuta. Tiketak Irati tabernetan salgai.

18:30 Kaleetan zehar ANIMAZIOA Arrasate Musikaleko txarangarekin.

19:30 eta 22:30 Herriko Plazan, LAKET  taldearekin DANTZALDIA.

 

OTSAILAK 17, MARTITZENA

15:00 Euskal Iñauteri Bateratua Herri eskola eta Arizmendi ikastolako ikasleekin.

17:00 DISKO FESTA Biteri plazan Txatxilipurdirekin.

17:00 Amaia antzokian PONTX pailazoa “DENOK PLAZARA!”  ikuskizunarekin.

17:30 SAMASIKU Txarangaren animazioa herriko kaleetan zehar.

18:30 Arrasateko Erraldoien eta Kilikien konpartsaren KALEJIRA.

19:30 Herriko Plazan, NEMUX taldearekin DISKOFESTA.

21:00 SARDINAren HILETA. Segizioak Kulturolatik 20:30etan abiatuta eta erdialdeko kaleak ibili ondoren, Herriko Plazan bukatuko du desfilea, sardina bertan erretzeko.

Jarraian Herriko Plazan, NEMUX taldearekin DISKOFESTA.