Irailaren 3tik 12ra Kulturate Akustikoa ospatuko da Arrasaten
Dagoeneko uda sasoian bete-betean murgilduta gauden honetan, Arrasateko Udalak 'XIII. Kulturate Akustikoa' programa gehitu dio udako kultura zein turismo eskaintzari.
Musika ziklo hori irailaren 3tik 12ra bitartean ospatuko da, eta guztira 6 artista eta talde batuko ditu. Kontzertuak hilaren lehen bi asteburuetan eskainiko dira, egubakoitzean, zapatuan eta domekan, eta sarrerak kontzertuan bertan eskuratu ahal izango dira.
Kontzertuak, halaber, Kulturateko Areto Nagusian egingo dira, guztiak 20:00etan, eta urte barruan antolatzen diren gainerako musika zein kultura egitarauek bezala, helburu dute herriko kultura eskaintza zabaltzea eta kultura bera sustatzea, bereziki une gogor hauetan, kultura eragileen lana balioan jarriz eta indartuz.
Era berean, Kulturate Akustiko musika zikloak, uda agurtzeko aukera paregabea eskainiko die ikusleei. Ondorengoak dira XIII. edizio honetan Arrasaten izango diren artista eta talde gonbidatuak:
- Irailaren 3an, egubakoitza: Copernicus Dreams
- Irailaren 4an, zapatua: Hatxe
- Irailaren 5ean, domeka: Maite Larburu
- Irailaren 10ean, egubakoitza: Eneritz Furyak
- Irailaren 11n, zapatua: Sonlosgrillos
- Irailaren 12an, domeka: Buffalo feat. Nacho Soto
Albiste erlazionatuak
Kultura
- Kulturola, 2022ko obrarik onenetako bat AV Arquitectura aldizkariaren iritziz 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22