Irailaren 7an zabalduko da Uarkape gimnasioa segurtasun eta garbitasun neurriak betez

2020/09/01
Ohiko ordutegia mantenduko du: astelehenetik ostiralera 6:30tatik 14:00tara eta 15:00tatik 21:00era eta asteburuetan 8:30tatik 13.30tara.

Datorren irailaren 7an, astelehena, zabalduko da Uarkapeko gimnasioa. Ohiko ordutegia mantenduko du: astelehenetik ostiralera 6:30tatik 14:00tara eta 15:00tatik 21:00era eta asteburuetan 8:30tatik 13.30tara.

COVID 19ak sortarazitako egoera dela eta, Uarkape gimnasioaren erabileran osasun segurtasuna bermatzeko neurriak hartu dira: espazioen egokitzapen desberdinak burutu dira, erabiltzaileen noranzkoak markatuko dira, edukierak murriztu dira, materiak higienikoa eskainiko zaie erabiltzaileei eta instalazioa garbitu eta desinfektatzeko maiztasuna areagotu da.

Itxitako denboraldiaren kuoten itzulketa iraileko lehen astean

Irailaren lehen astean zehar egoera sanitariok eraginda Arrasateko kirol instalazioak itxita mantendu ziren denborari proportzionala den diru itzulketa burutuko da urteko abonua duten erabiltzaileei.

Martxoko ikastaro eta hileko abonuen itzulketak ekainaren hasieran burutu ziren.

Musakolako kardio gimnasioa itxita irailaren 1ean 15:00ak arte

Musakola kiroldegiko kardio gimnasioa irailaren 1ean itxita egongo da arratsaldeko 15:00ak arte kantxan egokitutako makinak lehen pisuan moldatu ahal izateko.