Iturbide egoitzako lorategi berriak jasandako kalteak salatu ditu Arrasateko Udalak

2022/07/27
• Loreak erauzi eta lurrera bota dira eta zabor edukiontzi bat lorategira bota dute. • Udala "haserre" agertu da, eta jokabide "zibikoa eta arduratsua" izateko eskatu du

Arrasateko Udalak salatu du Iturbide Egoitzako lorategi berria kaltetua izan dela. Udalak deitoratu egin ditu horrelako jarrerak, eta "gizalegerik eza" dela esan du.

Azaldu dutenez, kalteek batez ere Iturbide Egoitzako lorategi berrian izan dute eragina; izan ere, uztailaren hasieran Udalak lore-apaingarri ugari landatu zituen. 3 aste geroago, loreak erauzita eta lurrera botata daude eta zabor edukiontzi bat lorategira bota dute.

Udala "haserre" agertu da, eta adierazi du “ez duela zentzurik dibertimenduagatik edo soilik min egiteagatik txikizioak egiteak”; izan ere, “azkenean, eragiten duen gauza bakarra Arrasateri eta gainerako herritarrei kalte egitea da, zeinak ezin duen horrelako inguruneaz gozatu". Era berean, ohartarazi du horrelako gizalegearen aurkako jarduerek “etengabeko gastu handia eragiten dutela birjartze lanen eta materialen kontzeptuan".

Udalak eskatu du horrelako ekintza eta jarrerak eten daitezela Arrasateren hobebeharrerako.

Iturbideko lorategian kalteak