Iturriotz kalea trafikora itxiko da urtarrilaren 29tik otsailaren 23ra arte, zuntz optikoaren lanak egiteko

2024/01/26
Card image cap
Alde Zaharreko zuntz optikoa hedatzeko lanak direla eta, Iturriotz kalea trafikora itxiko da urtarrilaren 29tik otsailaren 23ra arte. Hain zuzen ere, planoan gorriz adierazitako kale zatian.

Denbora tarte horretan, trafikoa, Erdiko kalean gora ibili ahal izango da soilik; hau da, goranzko norabidean Arrasate pasealekurantz, planoan adierazten den bezala.

Itxiko den eremua behar bezala seinaleztatzeko, hesiak jarriko dira.

Aldez aurretik, barkamenak sortu daitezkeen eragozpenengatik.