Jarduera eskaintza oparoa irailetik aurrera Arrasateko kirol zerbitzuan
Arrasateko Udalak ezagutzera eman ditu gaur ikasturte berriari begira Arrasatearrek eskura izango dituzten kirol zerbitzuak, baina aurretik aurreko ikasturteko eta udako datuen balorazioa egin nahi izan du, “datuen jarraipena egitea beharrezkoa baita eskaintza ahalik eta egokien Arrasatearren beharretara egokitzeko”.
Udako datuei erreparatuz, ekainaren 14tik 31ra, 38.000 erabiltzaile izan ditu kanpoko igerilekuak. Erabiltzaile gehieneko eguna uztailaren 11 izan zen, egun hartan 1.472 pertsonak erabili zuten kanpoko igerilekua, baina uda garaian eremu lehorra ere erabili dute arrasatearrek, izan ere, aipatu eremuak 15.000 erabiltzaile inguru izan baititu uda sasoian.
Joan den ikasturteari dagokionez, Udalak “balorazio positiboa” egin du, antolatutako jarduera gehienak parte-hartze handia izan dutelako, “jarduera jendetsuenak igeriketa, Spinning eta K-Strecht izan ziren, azken bi jarduera horietan, okupazioa %90etik gorakoa izanik”. “Arrakastatsuak izan dira, halaber, Pilates, Zumba edota Hipopresiboak, baita Aquagyma ere. Aldiz, okupazio gutxien izan duten jarduerak Aeropilates, Body Pump eta Zumba Strong izan dira” Udalak azaldu duenez.
Ate Irekiak
Baina oraindik Kirol Zerbitzuek antolatzen dituzten jardueretan parte hartzera animatu ez diren arrasatearrak erakartzeko asmoz edota dagoeneko aritzen direnek aukera desberdinak probatu ahal izateko, irailaren 10etik 13ra Ate Irekien egunak antolatu ditu Udalak aurten ere, “herritarrek jarduerak probatu eta egokien zaien ariketa mota aukera dezaten”. "Ate irekien egunetan, ikasturtean zehar eskainiko diren ikastaroak probatu ahal izango dituzte herritarrek dohainik, aurrez Musakolako kiroldegiko harreran, telefonoz 943 252030 zenbakira deituta, nahiz bertaratuta izena ematea beste baldintzarik gabe”.
Hemen kontsultatu dezakezu ate irekien kronograma.
Berritasunak
Aipatu Ate Irekien egun horietan, probatu ahal izango diren jardueren artean bada ikasturte honetan berritasunik, izan ere, 2014 eta 2015 urteetan jaiotako haurrei zuzendutako HAURRAKTIBITI jarduera berria eskainiko dute Kirol Zerbitzuek. “Bertan, jolas eta jarduera desberdinen bitartez oinarrizko trebetasun eta abilezia motorrak landuko dira modu dibertigarri batean”. Ikastaroa astean egun bakarrean eskainiko da, astelehenetan, arratsaldeko 17:30tan.
Bestalde, larunbat aktiboak ere jarriko dira martxan, larunbat goizez jarduera fisikoa egiteko aukera luzatuz. Larunbat goizetan 9:30ean eskaintzen den Spining ikastaroaren ondoren, 10:30ean konbi-tono deritzona eskainiko da. Horrela, Spinning saioarekin lan kardiobaskularra burutu daiteke eta konbi-tonoan muskulazioaren tonifikazioa landu. “Biak konbinatu daitezke gorputza osotasunean lantzeko edo bakarra aukeratu norberaren nahi eta beharren arabera”.
Umeentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea zabalik irailaren 17ra arte
Abuztuaren 26tik irailaren 17ra umeentzako igeriketa ikastaroetan izena emateko epea irekita dago. Irailaren 19an behin-behineko zerrendak argitaratuko dira eta egun hortan bertan eta biharamunean, irailak 19 eta 20, izena eman dutenek zerrendak begiratu eta akatsik balego, zuzenketak egiteko aukera izango dute. Irailaren 23an egingo da zozketa, behin betiko zerrendak argitaratuko dira eta ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.
Bestalde, urria, azaroa eta abenduko hilabeteei dagozkien instalazioen erreserba finkoak egiteko azken eguna irailaren 15a izango da eta erreserba finkoen eskaera orria Musakolako harreran entregatu behar da. Amaitzeko, Udalak gogorarazi nahi du, Uarkapeko gimnasioan une oro eta Musakolakoan astelehen eta asteazkenetan 9:00tatik 11:00tara, astearte eta ostegunetan 18:30tatik 21:30tara eta ostiraletan 11:30tatik 14:30tara, gimnasioko lanean aholkatzeko eta laguntzeko monitorea izango dutela eskura erabiltzaileek eta herritarrak animatu nahi izan ditu jardueren bidez, udal instalazioetan, edota kanpoan, bakarrik, nahiz taldean, kirola egitera.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Musakolako kiroldegian igerilekuko beiratea urtarrilaren 28an hasiko dira jartzen 2021/01/19
- Datorren astelehenean, azaroak 16, Musakolako kiroldegian igerilekuko kristalera konpontzen hasiko dira 2020/11/13
- Covid-19ari aurre egiteko neurri berriak direla-eta udalak kirol zerbitzuak egokitu ditu 2020/11/09
- Ostegunean, irailak 10, ekingo zaie ate irekiei Musakola eta Uarkape kiroldegietan 2020/09/09
Gazte Bulegoa
- Abian da berriro sexologia zerbitzua 2020/11/26
- Arrasateko Udaleko Emakume Txokoa zerbitzuak egitarau berezia antolatu du Indarkeria Matxistaren Aurkako egunaren harira 2020/11/25
- Udalak gazte langabe 1 kontratatuko du 2020/11/24
- Arrasateko Udalak 13 eta 40 urte bitarteko herritarrei eskatzen die PCR proba egin dezatela, bat eginez Osakidetzak eta Osasun sailak egindako deialdiarekin 2020/11/17