JL Iñarra kalea asfaltatzeko lanek hainbat etenaldi ekarriko dituzte trafikoan eta garajeetarako sarbidean

2025/07/30
Card image cap
Lanak abuztuaren 4tik 8ra egingo dira, Jose Luis Iñarra kalearen berrurbanizazio lanen barruan.

Jose Luis Iñarra kalearen berrurubanizazio lanen barruan asfaltatze lanak egingo dira abuztuaren 4tik 8ra bitartean. Lan hauek kale zatika egingo dira eta hainbat egunetan trafikoa guztiz eten beharko da, bai ibilgailuentzat, bai hiri autobusaren zerbitzuarentzat. Gainera, eremu horretako hainbat garajetarako sarbidea mugatuta egongo da.

Asfaltatze lanen egutegia eta aurreikusitako eraginak honako hauek dira:

Abuztuak 4 eta 5

Lanek JL Iñarra 1-15 sarrera eta Altamirazpiko bidegurutzeraino eragingo dute (planoan arrosa kolorez adierazita).
Egun horietan, 08:00etatik 19:00etara bitartean, trafikoa guztiz moztuta egongo da, eta ondorioz ezingo da sartu ez irten honako puntuetatik:

  • Altamirazpi kalea
  • JL Iñarra 1-15 etxebizitza urbanizazioa
  • JL Iñarra 14, 16, 18 eta 22ko garajeetarako sarrerak

Hala ere, beste garajeetako sarrera-irteerak erabilgarri egongo dira, Obenerreka alderantz jotzeko. Hiri autobusaren zerbitzua ere eten egingo da egun horietan, eta ez da JL Iñarra kaletik pasako.

Abuztuak 6, 7 eta 8

Asfaltatze lanak JL Iñarra 32tik Obenerrekako bidegurutzeraino egingo dira (planoan berde kolorez).
Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara, trafikoa guztiz moztuko da, eta ezingo da sartu honako puntuetara:

  • JL Iñarra 32ko garajeak
  • La Mercedeko aparkalekua (sarrera hormigoiz zolatu behar delako eta ezin delako zapaldu)

Beste garajeetarako sarbidea mantenduko da JL Iñarratik behera. Hiri autobusaren zerbitzua, berriz, ez da aktibo egongo JL Iñarra kalean.

Abuztuaren 4tik 8ra

Bestalde, planoan hori kolorez markatutako tartean lanen erritmoaren arabera jardungo da: abuztuaren 4 eta 5ean zatirik handiena asfaltatzea aurreikusten da, eta gainerakoa hurrengo egunetan amaituko da. Nahiz eta tarte horrek ez duen eraginik garajeetarako sarbidean, trafikoa eten egingo da.

Udalak adierazi du hiri hondakinen edukiontziak gauero jasotzeko moduan utziko direla, eta lanak ahalik eta arinen eta eraginkorren burutzen saiatuko direla.

Obrak erritmo onean

JL Iñarrako urbanizazio lanak 2024ko abenduaren 2an hasi ziren, 10 hilabeteko obra-epearekin. Dena ondo bidean, udazkenean amaituko dituzte lanak.

Arrasateko Udala herritarren ulermena eskertzen du eta barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.