Joseba Errastiri 410 euroko saria, gida baimena euskaraz ateratzeagatik

2018/02/07
Aurten, 28 pertsonak atera dute gidabaimena euskaraz. Horien artean, 410 euroko saria zozketatu du Udalak. Hain zuzen, azterketa teoriko baten prezioa. Zozketaren irabazlea Joseba Errasti izan da, eta Juan Ramon Mendieta euskara saileko zinegotziaren eskutik jaso du saria

Debagoieneko Mankomunitateak eta bailarako euskara zerbitzuek egindako lanari esker, autoeskolen esku jarri zen 2009an azterketa teorikoa euskaraz lortzeko materiala:

  • Teoriko orokorreko eskuliburua
  • Testak (ikasleek Internet bidez egiten dituzte testak)
  • Multimedia programa (euskaraz entzuteko eta 3D ikusteko)
  • Autoeskolan eduki beharreko panel informatiboak ele bietan
  • Terminologia hiztegia

Azpimarratu behar da gaur egun Arrasateko autoeskola guztietan atera daitekeela gidabaimena euskaraz. Egitasmoa martxan jarri zenean bost autoeskolatik hiruk erabaki zuten parte hartzea. Gaur egun, autoeskola guztietan atera daiteke.

Egitasmoa martxan jarri zenetik, asko dira gidabaimena euskaraz ateratzera animatzen direnak. Arrasaten, aurten, 28 pertsonak atera dute euskaraz.

Aurten ere egitasmoaren berri emango du Euskara zerbitzuak ikastetxeetan eta autoeskoletan, horretarako prestatutako diptikoen bidez, Arrasateko herritarrak gidabaimena euskaraz ateratzera anima daitezen