Josu Arteaga idazle arrasatearrak “Memorias de la mar ciega” liburuaren aurkezpena egingo du Kulturaten, datorren otsailaren 9an

2024/01/30
Card image cap
Patxi Irurzunek idazle eta kazetariak dinamizatuko du aurkezpena.

Josu Arteagak bere bigarren eleberria argitaratu berri du Desacorde argitaletxearekin. “Historia Universal de los hombres gato” lehen eleberri arrakastatsuaren ostean dator bere lan berria: “Memorias de la mar ciega”. Datorren otsailaren 9an, ostirala, aurketuko du lan berria jendaurrean Arrasaten; 19:00etan Kulturateko Jokin Zaitegi gelan. Hitzordu honetan, aurkezle lanak egingo ditu Patxi Irurzun idazle eta kazetari iruindarrak. 

Liburuaren aurkezpena Arrasateko Udal Bibliotekak antolatu du.

Sinopsia

Olarizekoek diote lautadan ez dugula entendederarik, eta ez zaie arrazoirik falta. Baina, burua txoriz eta interesak ezertara ere ez daramaten arazoetan jarrita eduki arren, ukatu ezin digutena da ahosabai fina dugula eta gauza onak balioesten badakigula. Horregatik, hamarkada bat baino gehiago daramagu bere berrien zain, goiz baino lehen Arteagaren bertsolaria kantatzeari ekingo ziolakoan.