Kalitatez bereizi, hondakinak sailkatu, besteon ahalegina ez kaltetu!

2019/01/28
Azken urteotan, Debagoienean hondakinen gaikako bilketak gorakada nabarmena izan du, inguruko eskualdeen erreferente bilakatu delarik. Emaitzak zoriontzekoak dira, baina, era berean, badugu zertan hobetu

Izan ere, azken hilabeteotan hondakinen bilketan inpropiomaila (gaizki botatako hondakinak) nabarmen igo da, bereizketaren kalitatea kaltetuz, organikoaren kasuan bereziki. Bestalde, hainbat intzidentzia ere antzeman dira, besteak beste traste zaharrak ateratzeko egutegia ez errespetatzea eta kartoiak lekuz kanpo uztea. 
Ezinbestekoa da joera horiek zuzentzea, hondakinen kudeaketa era arduratsuan egin eta Debagoienak eredu izaten jarrai dezan, hondakinak egoki sailkatuz eta kalitatezko bereizketa lortuz.

Debagoienean goi-mailako hondakinak nahi ditugu, kalitatez bereiz dezagun!

BETE GALDETEGIA ETA LORTU ZURE LANYARD-A!

Lortu eskuorria.