Kanpanzarrera oinez

2018/07/12
Card image cap
Zapatuan, Kanpanzarren, ospatuko da Arrasate, Elorrio eta Bergara udalerriko Angiozar auzoa anaitzen dituen san Ignazio Erromeria.

Udalak, gonbidatzen zaituzte bidea oinez egitera. Ibilbidea gidatua izango da, eta Monterron jauregitik abiatuko da goizeko 09:30tan.

Bidean, herriko historia, toponimia eta garai bateko ofizioak ezagutzeko aukera egongo da. Gidariak, besteak beste, azalduko ditu Mondragon altzairuaren kontuak, Galarra hitzaren esanahia, eta, baita abeltzaintzari eta harlantzari buruzko kuriositateak.

Egunari jarraipena emateko, ekintza ugari antolatu dira Kanpanzarren San Ignazio egunaz gozatzeko. Gogoratu, oraingoan, ibilbide gidatuan parte hartzeko ez dela aldez aurretik izena eman behar.