Kantu Afarian eta Zeuk Iñ Zeuk Jan bazkarian plaza gutxi batzuk gehiago eskuragarri
2025/06/17
Arrasateko San Juan jaietako ekitaldi arrakastatsuenetako bi izango dira aurten ere Kantu Afaria eta Zeuk Iñ Zeuk Jan. Udalak iragarri duenez, bi ekitaldi hauetan plaza gehiago egongo dira eskuragarri.
Kantu Afarian 75 leku gehiago izango dira parte hartzaileentzat. Ekainaren 20an egingo da afaria, eta eguraldi onak lagunduta Herriko Plazan egingo denez, edukiera handitzea erabaki du Udalak.
Bestetik, Zeuk Iñ Zeuk Jan bazkari autogestionatuan 15 plaza libre geratu dira, kuadrila batek bere erreserba bertan behera utzi ondoren.
Interesa duten guztiek bihar goizean, ekainaren 18an, 8:30etatik aurrera izango dute izena emateko aukera, plazak agortu arte. Izena emateko prozedura aurreko aldietan erabilitakoaren berdina izango da: izenemateak.arrasate.eus
Ekitaldi hauek guztiak Arrasateko San Juan jaiak ospatzeko egitarauaren baitan kokatzen dira, eta parte-hartze zabala aurreikusten da.