Karapaixo tailerra martxoaren 21eko bertako produktuen azokan

2026/03/13
Card image cap
Ohiko produktuez gain, karapaixoa egiten ikasteko tailerra izango da.

Martxoaren 21ean ospatuko da hilabete honetako bertako produktuen azoka. Hilabete honetan ere barazki eta tokiko produktuen ohiko postuak egongo dira, eta, aurreko urteekin alderatuta, Errastiko Ogiak bakarrik parte hartuko du, ez da beste karapaixo salmenta berezirik egongo. 

Bertako produktuen azokara gerturatu eta erosleen artean 5 karapaixo zozkatuko dira azokaren amaieran. 

Karapaixoak egiteko tailerra

Karapaixoak egiten ikasteko tailerra antolatu da zapatu horretan Seber Altube plazan bertan. Adin guztietara zuzendutako tailerra izango da eta 18 lagunentzat lekua dago. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea BAZen, 943252000 telefonoan edo izenemateak.arrasate.eus webgunean.