Kirol Zerbitzuko telefonoarekin arazoak

2016/04/12
Card image cap
Arazoa lehenbailehen konpontzen ahaleginduko gara

Azken egunetan Kirol Zerbitzuko telefonoa arazoak ematen ari da tamalez, eta askotan gurekin harremanetan jartzea ez da posible izaten ari. Horregatik gure zerbitzuetako erabiltzaileak gurekin harremanetan jartzeko e-posta erabiltzea (kirola@arrasate.eus helbide elektronikoan) edota Kiroldegitik pasatzea eskertuko genuke. Hala ere, behin-behineko telefono bat ere gaitu dugu (688 687 782).

Arazoa lehenbailehen konpontzen ahaleginduko gara. Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen ulermenagatik.

Udaleko Kirol Zerbitzua