Kirola eta herriko jubilatuak berriz elkarrekin aste honetan

2015/02/02
Card image cap
Arrasateko Udal Kirol Zerbitzua Musakolako jubilatuen egoitzara joango da gaur 17:00etan eta Uribarriko jubilatuen egoitzara otsailaren 4an, asteazkena, 17:30etan.

Kirol ekimena, ariketa fisikoa eta osasuna Arrasateko nagusienei hurbiltzeko ahalegin berezia egiten ari gara Udal Kirol Zerbitzuan.

Gaur 17:00etan Musakolako jubilatuekin izango gara eta asteazkenean, otsailak 4, Uribarriko nagusiengana hurbilduko gara 17:30etan.

Bietan, joan den astean Toki Argi egoitzan ere egin genuen legez, nagusientzako egokienak diren kirol ekintzak azaltzeaz gainera, K-Stretch hamaka posturalaren eta Nordic walking ibiltzeko iparraldeko teknikaren erakusketak egingo ditugu. Gainera, erakusketa horietan nagusiek eurek hartuko dute parte, zuzen zuzenean frogatuz dituzten onurak.