Kirola Herrira ekimena ospatuko da asteburuan Arrasaten, kirol kluben jarduera kalean ikusarazteko hitzordua
2025/09/25
Asteburu honetan, irailaren 27 eta 28an, ospatuko da Kirola Herrira ekimenaren edizio berria. Pasa den urtean berreskuratu zuen Arrasateko Udalak Kirola Herrira Eguna ekimena, 5 urtez egin gabe egon ostean. Asteburu honetan ekimena errepikatuko dute Arrasateko kale eta plaza ezberdinetan zehar.
Kirola Herrira Egunak Arrasateko Kirol Talde guztiek urtean zehar egiten duten lanaren erakusgarri izan nahi du. Horretarako, kirola kantxa, zelai edo ohiko esparruetatik atera nahi da eta herri erdira ekarri. Hau da, kirol modalitate ezberdinak herritarrei erakusteko aukera eman nahi da. Horretarako zenbait gune bideratuko dira herri erdian.
Hau guztia antolatzeko, klubekin elkarlana ezinbestekoa da, klubak baitirelako kirol arloko protagonista nagusiak eta urtean zehar egundoko lana eginez kirol hauek erakutsi eta herritarrei parte hartzeko aukera emateaz arduratzen direnak.
Kirola herriratzeko hitzordua
Arrasateko Udalak, kirol elkarteekin elkarlanean, lau helburu nagusi ezarri ditu ‘Kirola Herrira’ ekimena berreskuratzeko:
- Arrasaten egiten diren kirol diziplinak herritarrei erakustea.
- Kirol taldeen dinamika eta egiten duten lana plazaratzea.
- Biztanleei aukera ematea kirolak probatzeko.
- Kirola kiroldegietatik atera eta herriratzea.
Sei gune Kirola Herrira egunerako
- Sebero Altube Plaza
- Arano eta Garcia Maisu-Maistrak
- Biteri Plaza
- Garibai Kalea
- Jokin Zaitegi Plaza
- Zaldibarko Frontoia
Egitaraua
Irailak 27, larunbata
Herriko Plaza
- Arrasate Errugbi Taldea.
11:00-13:00. Errugbiarekin lotutako hainbat jarduera egingo dituzte. Jarduera hauek irekita egongo dira parte hartzaile guztiei.
Seber Altube Plaza
- Dorletako Ama Txirrindularitza Elkartea
11:30-13:00: Gymkana estiloko jolasak egingo dituzte. Bertan parte hartzeko garrantzitsua da umeak bizikleta eta kaskoa ekartzea.
Biteri Plaza
- Aikido
11:00-12:00: Hastapeneko klasea emango da, nahi duen orok parte hartu dezan.
- Judo
12:00-14:00: Erakustaldi saio bat egingo dute eta 13:30etik aurrera, emakumeei bideratutako defentsa pertsonala landuko dute.
Garibai kalea
- Arrasateko Atletiko Taldea
11:00-13:00: Altuera saltoa, hesiak…atletismoarekin lotutako hainbat jarduera antolatuko dituzte.
Jokin Zaitegi Plaza
- Mondra Futbol Taldea
10:00-11:00: Futboleko saioa eskainiko dute lehenengo taldeko jokalariekin: paseak, jaurtiketak…
- Mondrate Areto Futboleko Taldea
12:00-13:00: Areto futbola. Ariketa eta partiduak jokatuko dituzte.
- Arizmendi (bolei)
10:30-12:00. Boleibolean arituko dira eta parte hartzeko aukera izango da. Boleibola probatu, sakea landu, toke desberdinak…
Irailak 28, igandea
Seber Altube Plaza
- Ixotu Irristaketa Taldea.
11:00-13:30: Hockeya lantzeko hainbat ariketa egingo dituzte. Ondoren 13:00ak aldera ibilaldi bat egingo dute patinetan bidegorritik herrian zehar.
Arano eta Garcia Maisu-Maistrak
- Arrasate-Arlutz Xake Taldea
10:30-13:30: Xake jokoan arituko dira, taulak egongo dira partehartzaileen eskura.
Biteri Plaza
- Desoreka (judo+jiu-jitsu)
11:00-14:00: Judoa eta Jiu-Jitsua praktikatzeko aukera egongo da bertan.
Jokin Zaitegi Plaza
- Ointxe Saskibaloi Elkartea
11:00-13:30: Sarrera libreko basket-jarduerak antolatuko dituzte, haur, gazte eta helduentzat. Joko txikiak, tiro-lehiaketak eta talde-joko sinpleak burutuko dituzte. Giro herrikoia sortuko da batez ere LF2ko jokalari eta entrenatzaileekin.
Zaldibarko Frontoia
- Arrasate Pilota Elkartea
11:30-13:30: Kolpe mota desberdinen azalpenak, kaleka jokoa, binakako partidak…egingo dituzte. Horrez gain pilota mota desberdinak izango dituzte ikusgai eta eskuak babesteko profesionalen takoak eta beharrezko materiala erakutsiko dute.
- Ipar Nordic Ibilaldia (Arrasate-San Prudentzio)
Irteera 10:00tan Biteri Plazan. Adinekoen astean barruan kokatutako ekintza. Anoa postua izango da San Isidron.