Kiroldegiko Uda kanpaina

2016/06/06
Arrasateko Kirol Zerbitzuak abian jarri du 2016ko Uda Kanpaina eta aurten berritasun batekin gainera: ekainaren 15a baino lehen udako abonua edo hileko abonua egiten dutenen artean 7 sari berezi zozketatuko dira

Uda gainean daukagu jada, eta Arrasateko Kirol Zerbitzua hasi da prestatzen data horietarako. Kanpoko igerilekuak atontze eta egokitze lanetan daude, ekainaren 20rako urtero bezala, Arrasateko eta inguruko jendea hartzeko eta bertan aurkitu ahal izango dira ping-pong mahaiak, toboganak, jaki eta edari txosna…  Etzaulki zerbitzua ere eskainiko dute kiroldegian eta beraz, ez da zertan etxetik ekarri beharrik izango.

Kanpoko igerilekuak eta saunak goizeko 10:00etan irekiko dira eta arratsaldeko 20:30ak arte egongo dira zabalik. Aipatu dugun bezala, ekainaren 20an irekiko dira kanpoko igerilekuak, baina 20tik 23ra 14:00tatik aurrera soilik egongo dira irekita, barruko igerilekua 07:00tatik 14:00tara zabalik egongo delarik. Berdina gertatuko da irailaren 12tik 16ra bitartean.

Baina, ekintzak ez dira igerilekura bakarrik mugatzen eta horregatik hainbat ikastaroz beteta etorriko da uda sasoia. Urtean zehar dauden ikastaroek jarraituko dute bere horretan (ordu aldaketaren bat egon liteke agian) eta gainera bai haurrei zuzenduta eta baita helduei zuzenduta ere beste ikastaro batzuk jarriko dira abian. Besteak beste, patinaia heldu eta gazteentzat, tenis, gazte spinning, gazte fitness, gazte yoga, gazte zunba eta nordic walking.

Gogoratu behar da epe honetarako udako abonua egiterik badagoela, baina baita ere, urte guztian zehar dagoen moduan, hilabeteko abonua egiteko aukerak existitzen duela. Jarraian agertzen dira abonu bakoitzaren prezioak 18 urtez beherakoentzat, adinez nagusientzat eta famili abonuendako, bai Arrasaten erroldaturik daudenentzat eta baita erroldatu gabeentzako ere:

2016_taula

Aurtengo berritasuna

Aurtengo kanpainarako berritasun handi batekin dator Kirol Zerbitzua eta hau sari banaketa bat izango da. Ekainaren 15a baino lehen abonatzen dena sari ezberdin batzuen zozketan sartuko da. Zazpi sariak – guztiak bi lagunek disfrutatzekoak - enpresa kolaboratzaileei esker eskuratu ditu Kirola Zerbitzuak eta honako hauek izango dira:

  1. Albeniz-Asparrenan (Araba) kokatuta dagoen “Inguru Abentura”ren eskutik:
  • Arroila jaitsiera aktibitatea
  • Zubi Saltoa aktibitatea
  • Espeleologia

  1. Otxandion kokatutako Hontza Xtreme-n eskutik Abentura parkera sarrera.
  1. Antzuolako Gailur Zaldiketak-en eskutik 2 orduko ibilbidea zaldian
  1.  Ur Urdaibai enpresaren eskutik
  • Ibilaldia kanoan Urdaibaiko Itsasadarrean zehar
  • Stand Up Paddle taularen ordu beteko alokairua