Konposta guneen inguruko balorazioa egingo dugu erabiltzaileekin

2014/09/11
Card image cap
Duela urte bete jarri genituen auzo konposta egiteko hiru gune Arrasaten: Laubiden, Uribe auzoak eta Nafarroa etorbidean

Gaur egun ehun eta hamahiru familiak egiten dute auzo-konposta Uribe auzoan, Laubiden eta Nafarroa Etorbidean jarritako guneetan. Urte bete pasa da jadanik hiru gune hauek martxan jarri zirenetik eta Udalak hauen funtzionamenduaren gaineko balorazioa egingo du erabiltzaileekin batera.

Horretarako, irailaren 18an (datorren osteguna) hitzordu bana ezarri du Udalak konposta gune bakoitzeko erabiltzaileekin:

  • Uribe auzoko konposta gunean: Irailak 18, 18:00etan.
  • Laubideko konposta gunean: Irailak 18, 19:00etan.
  • Nafarroa Etorbideko konposta gunean: Irailak 18, 20:00etan.