Kontsultatu hauteskunde-mahaien zozketaren emaitza

2026/11/03
Azaroaren 29ko hauteskundeetarako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa egin du gaur, azaroak 3, Arrasateko Udalak.
Kontsultatu hauteskunde-mahaien zozketaren emaitza

Herritarrek dagoeneko kontsulta dezakete hauteskunde-mahai bateko kide izatea egokitu zaien, NAN zenbakia sartuta esteka honetan:

https://hauteskundeak.arrasate.eus/

Izendatutako pertsonei jakinarazpenak azaroaren 27ra arte bidaliko zaizkie. Alegazioren bat aurkeztu eta Bergarako Hauteskunde Batzordeak onartzen badu, ordezkoa zozketan osatutako zerrendaren hurrenkeraren arabera izendatuko da.

Hauteskunde-mahai bakoitzak hiru titular ditu: mahaiburua eta bi mahaikide. Bakoitzak bi ordezko ditu. Izendatutako bederatzi pertsonek dagokien hauteslekuan aurkeztu beharko dute azaroaren 29an, goizeko 08:00etan.

Zozketaren emaitzak eta alegazioen ondoriozko aldaketak webgunean eguneratuko dira.