Kultur ekintzetako laguntzaileak

2020/09/14
Arrasateko Udalak 3 kultur ekintzetako laguntzaile kontratatuko ditu presazko izaerarekin

Interesatuek izena emango beharko dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian) irailaren 16arte.

Baldintza hauek bete behar dira:

a)    Gutxienez hamasei urte izatea eta gehienez ere nahitaezko erretiroaren adina.

b)   Titulazioa: DBH graduatua (eskola graduatua), lehen mailako lanbide heziketaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea, edo hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea.

c)    Euskararen ezagutza egiaztatzea, bigarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea den mailan (Europar Batasuneko hizkuntzen B2 ).

d)   Ikus-entzun, argi, soinu edota zuzeneko ikuskizunen muntaian oinarrizko ezagutza izatea.

e)    Dagozkion egitekoak normal egiteko gaixotasunik edo akats fisikorik ez izatea.