Kultura bonua aurkeztu du Udalak
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako Kultura Bonua kanpainara atxikitu da Arrasateko Udala, eta Udalak berak antolatutako zuzeneko hainbat ekitaldietarako baliogarria izango den bonua jarri du herritarren eskura.
Bonua 25 euroko prezioa izango du, eta 40 euro gastatzeko aukera emango du, eta Udalak abantaila erantsi bat eman nahi izan dio eskaintzari, aukeraketa jakin batzuetan 5 euro gehiago opari eskainiz.
Guztira Udalak 250 bonu jarri ditu salgai, eta hauek lortzeko Amaia antzokiko leihatilan bertan eskuratu ahal izango dira, emanaldiak dauden egunetan, beti ere emanaldiko sarreren salmenta lehentasuna izango dutela, apirilaren 15era arte.
Bi aukera izango ditu erabiltzaileak bonuak erabiltzeko
- A Aukera: Udalak prestatutako 4 pack-etako bat aukeratuz gero 5 euro gehigarri izango dituzu opari
- B Aukera librea: daukagun eskaintzatik nahi dituzun sarrerak eskatuta
Arazorik gabe erabiltzeko,komeni da bonua erosi eta aukeraketa egitea lehenbailehen, antzokiko leihatilan bertan, edo behin bonua erosita norberaren aukera posta honetara bidalita: kulturabonua@arrasate.eus, lasaiago aukeratzeko eskaintzen artean.
Albiste erlazionatuak
Kultura
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Arrasatek kulturaren aldeko apustuarekin jarraituko du uztailean, Udazabalen 15. edizioarekin 2022/06/28
- Arrasateko Udalak San Juan jaien balantze positiboa egin du, eta eskerrak eman gura dizkie herritarrei, eragileei zein langile guztiei 2022/06/28
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22