Kultura Digitalaren Astea

2018/03/23
Card image cap
Apirilaren 20tik 25era tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, DJ erakustaldia, ipuin kontaketa...

Ekimenaren helburua da teknologia berrien erabilera ona eta sorkuntza sustatzea. Haurren eta gazteen gaitasun digitalak garatuz, haien gizarteratzean aurrera egitea eta garapen kulturala eta soziala ahalbidetzea nahi da.

Haurrei, gazteei, gurasoei eta arloko profesionalei zuzendutako hainbat hitzaldi, tailer eta ikuskizun egingo dira. Gainera, ikastetxeei ere parte hartzeko aukera berezia eman nahi zaie.

Honetarako hainbat ekintza antolatu dira leku ezberdinetan garatuko direnak. Aste osoan Biteri plazan autobus bat eta karpa bat egongo dira eta bertan kokatuko den Ikasgela Ibiltarian, aukera egongo da ikastaro ezberdinak egiteko. Eta bestetik, hitzaldiak eta tailerrak Kulturateko Loramendi gelan izango dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Arrasateko Udalarekin batera antolatu duen astea da.

 

Egitarau osoa hemen duzu ikusgai, eta astean zehar egingo diren ekintza esanguratsuenak:

Ikuskizunak:

  • DZ DJaren emanaldia eta tailerra.
  • Ipuin kontaketa. Lur Alkorta.

Hitzaldiak:

Tailerrak:

 

Ikastaroak:

 

Ikastaroetan eta tailerretan parte hartzeko izena eman behar da: on-line edo 943000333 telefonora deituta. Guztiak doanekoak dira eta apirilaren 13ra arte eman daiteke izena.