Kulturola eraikina birgaitzeko lanak 2021aren amaieran amaituko dira
Kulturola eraikinaren ondare babesaren mailaren ondorioz, eraikina dagoen inguruan lursail kutsatuak egotearen ondorioz eta, bereziki, Covid-19k obra egiteko sortu dituen zailtasun teknikoen eta logistikoen ondorioz, Arrasateko Udalak, Construcciones Moyua SL enpresa adjudikaziodunarekin batera, Kulturola birgaitzeko obren amaiera data berria adostu du, urte amaierarako aurreikusita baitago. Hasierako proiektuan aurreikusi zen obrak 2021eko otsailaren 15ean amaitzea.
Covid-19k zuzenean eragin du obren exekuzioan. Langileak lekualdatzeko eta ostatu hartzeko zailtasunek hilabete baino gehiago geldiarazi zuten obra, eta behin martxan jarrita, jarraitu beharreko segurtasun eta prebentzio neurriek denbora tarteak luzatzea ere ekarri dute. Gainera, Kulturola eraikina Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean babestuta dagoenez, monumentu mailan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Zuzendaritzako teknikariek egiaztatu eta onartu behar izan dituzte lanak, eta horrek epe luzeagoak ekarri ditu.
Halaber, energia eraginkortasuneko sistemak urtetik urtera hobetzen ari direla kontuan hartuta, proiektuaren hasieran aurreikusitakoak eguneratu dira, eraikina ahalik eta neutroena izan dadin energia eraginkortasunari dagokionez, teknologia berrienak txertatuta. Saneamendu sarea lurperatzeko egindako indusketak ere luzatu egin dira, aurreikusi baino lurzoru kutsatu gehiago ateratzeko beharragatik, ingurumen teknikarien onespenarekin.
Aldaketa horien guztien ondorioz, obra egiteko denbora luzatu egin da. Udalak baieztatu duenez, obra 2021aren amaierarako amaituta egongo da; beraz, 2022aren hasierarako kultura elkarteak eta udal euskaltegia bertan kokatuko dira, aurreikusita zegoen bezala.
Gogoratu behar da Kulturola eraikina Udal Euskaltegiaren eta herriko hainbat kultura elkarteren eta eragileren egoitza izango dela, eta eraikina kultura eta gizarte gune erreferente bihurtuko dela: Izaskun Murgia Lirika elkartea, Konpartsa, Zaldibar futbito, Bertso eskola, Doke antzerki taldea, Santamas komisiñua, Gaiteroak, Portaloi, Lore Gazteak dantza taldea, Txikitxu Arrostaitz dantza taldea, Bertso eskola, Trikitixa Eskola, Ttakun txalaparta, Udalaxpe txistulariak, Loixe zeramika, Margo taldea, Sambamaña eta SUDC. Jada eragileek bisitatu dute eraikina.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Garibai eta Nafarroa etorbidea, eta San Juan etxe multzoaren eta ibaiaren artean Etxaluze-Maala Ekobulebarraren eraberritze lanak aurreratuta 2021/03/12
- Udalak eguazten honetan, otsailak 24, hasiko ditu Zalduspeko behin-behineko bus geltokia eraikitzeko lanak 2021/02/23
- Zalduspen kokatuko da behin-behineko autobus geltokia aparkaleku guztiak mantenduz, Ekobulebarraren eraberritzea amaitu artean 2021/02/04
Kultura
- ‘Yo, la peor del mundo' musikala abenduaren 5ean Amaia Antzokian 2020/12/02
- Arrasaten azaroko kultura eskaintzan zinea, kontzertuak, haur antzerkia eta musikal bat, Covid-19a dela-eta ordutegi eta neurri bereziekin 2020/11/09
- Juan Azarmendi Musika Etxearen obrei dagokien abala bereganatzea lortu du Arrasateko Udalak, 239.777 eurokoa. 2020/10/02