Arrasateko Udalak bisita gidatu berriak antolatu ditu otsailaren 3tik 6ra arte Kulturola ezagutzeko

2022/01/25
Kulturola ezagutzeko, herritarrentzako bisita gidatuak arrakastatsuak izan dira: guztira 350 herritarrek bisitatu dute herriko kultura, euskara eta sormenaren sorkuntza gune berria, urtarrilaren 17tik 23ra antolatutako 14 saioetan.

Horren aurrean, eta ikusirik herritarrek zer-nola interesa agertu duten, udalak bisita berriak iragarri ditu otsaileko lehen asterako, hilaren 3tik 6ra arte. Guztira 8 bisita berri izango dira, goizean zein arratsaldean, euskaraz eta gaztelaniaz, 25 pertsona bisitako, guztira 200. Hona hemen ordutegi zehatzak:

  • Otsailaren 3an: 18:00etan gaztelaniaz eta 19:30ean euskaraz.
  • Otsailaren 4an: 18:00etan gaztelaniaz eta 19:30ean euskaraz.
  • Otsailaren 5ean: 10:30ean gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz.
  • Otsailaren 6an: 10:30ean gaztelaniaz eta 12:00etan euskaraz.

Bisita gidatuak Arantza Otaduik gidatuko ditu. Aurrez izena eman behar da webguneko izen emate atalean edo BAZen.

Industria ondarea, kulturaren bihotza

Kulturola eraikina da Arrasateko industria ondarearen ikono garrantzitsuenetarikoa, Unión Cerrajera lantegiaren sarrera nagusia izan baitzen urte askoan.  Behin lantegiaren ateak itxita, udalak eraikina errekuperatu du, kultura sormenaren bihotz bilakatzeko asmoz.

Eraikina Udal Euskaltegiaren eta herriko hainbat kultura elkarteren eta hainbat eragileren egoitza izango da, eta bihurtuko da kultura eta sormen guneen erreferente: Izaskun Murgia Lirika elkartea, Konpartsa, Zaldibar futbito, Bertso eskola, Doke antzerki taldea, Santamas komisiñua, Gaiteroak, Portaloi, Lore Gazteak dantza taldea, Txikitxu Arrostaitz dantza taldea, Bertso eskola, Trikitixa Eskola, Ttakun txalaparta, Udalaxpe txistulariak, Loixe zeramika, Margo taldea, Sambamaña eta SUDC. Eragileek bisitatu dute jada eraikina.