Kurtzetxiki biziberritzen dabil Udala

2014/11/03
Card image cap
Udala Kurtzetxiki mendia biziberritzeko egitasmo bat gauzatzen dabil. Hiru helburu ditu egitasmo honek: Lehen sektorea bultzatzea, bertan dagoen artadi basoaren ekosistema balioan jartzea eta Kurtzetxiki herritarrengana hurbiltzea, paseoan edo bizikletaz bertora joan daitezen

Udalak 10 hektareako larreak prestatu ditu Larragainen, Arrasateko abeltzantzaren eskutan jartzeko. Eta herrigunetik Kurtzetxikira joateko ibilbideak Besaide elkartearekin batera zehaztu ditu; seinaleak jarriko dituzte ibilbidean zehar.

Arrasateko Udala abeltzantzarako eta aisialdirako dabil Kurtzetxiki prestatzen, bertoko ondare naturala zainduz.