Larunbat honetan, otsailaren 21ean, bertako produktuen azoka ospatuko da, postu berri baten parte-hartzearekin

2026/02/17
Card image cap
Ohikoa den bezala, bertako produktuekin osatutako otarra zozketatuko da azokara hurbiltzen diren herritarren artean.

Datorren otsailaren 21ean ospatuko da hileko 3. zapatuko azoka, hilero bezala tokiko ekoizleen eta bertako produktuen topagune bilakatzen den hitzordua.

Azoka honetan, beti bezala, bertako produktuen eskaintza zabala izango da herritarren eskura: elikagai freskoak, garaiko produktuak eta kalitatezko artisau-lanak. Guztira 14 postu eta 3 artisau bilduko dira edizio honetan, askotariko produktuak eskainiz.

Nobedade gisa, ekoizle berri bat gehituko da azokara. Errioxatik etorriko den ekoizleak marmeladak eta barazki kontserbak eskainiko ditu.

Otsaileko edizioan ez da ekintza osagarririk antolatuko; hala ere, ohikoa den bezala, bertako produktuekin osatutako otarra zozketatuko da azokara hurbiltzen diren herritarren artean.

Udalak herritarrak azokara gerturatzera animatu nahi ditu, tokiko ekoizleak babesteko eta kalitatezko produktuez gozatzeko aukera baliatuz.