Larunbat honetan, urriak 8, Bulego eta Lemak taldeek kontzertua eskainiko dute Monterron parkean

2022/10/05
Card image cap
18:30etan hasiko da egitaraua. Euria eginez gero, Amaia Antzokian izango dira kontzertuak. Doan izango da ekintza eta arrasatear zein bisitari guztiei dago zabalik

Larunbat honetan, urriak 8, Bulego eta Lemak taldeek kontzertua eskainiko dute Arrasaten. Monterron parkean izango da 18:30etatik aurrera. Euria eginez gero, Amaia Antzokian izango dira kontzertuak. Doan izango da ekintza eta arrasatear zein bisitari guztiei dago zabalik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako GIPUZKOAN GAZTE TOUR ekimenaren parte da egitaraua eta Arrasateko Udalak babestu eta laguntzen du, nerabeei eta gazteei kultur programazio erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin.