Zapatuan, Bertako Produktuen Azokan, Debagoieneko txakolina protagonista

2023/06/13
Goizeko 9:00etatik aurrera jarrita egongo dira saltokiak; udaberriko produktuez gain, bertan ekoiztutako bestelako produktu ugarirekin.
Zapatuan, Bertako Produktuen Azokan, Debagoieneko txakolina protagonista

Zapatu honetan, ekainak 17, hilaren hirugarrena izanik, Bertako Produktuen Azoka egingo da Seber Altube plazan.

Goizeko 9:00etatik 14:00etara jarrita egongo dira saltokiak; udaberriko produktuez gain, bertan ekoiztutako bestelako produktu ugarirekin.

Oraingo honetan azokak bide lagun berezia izango du:  Debagoieneko txakolina. Bertan egongo dira eskualdeko txakolin ekoizle bi.  Txakolina dastatzearekin batera, gazta pintxoa ere banatuko da.

Bertaratutakoen artean 5 txakolin sorta zozketatuko dira.