Leintz Bailarako Ekiola kooperatibak eguzki-parke fotovoltaiko bat instalatuko du Arrasaten

2021/10/14
Card image cap
Ekiola sustatzen duten erakundeek, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritza-sustatzaileak Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako alkateen eskutik jakin dute kooperatibaren eguzki-parkea non kokatuko den, Garaia Poloan

Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak eta Amagoia Barandiaran Ekiola kooperatibako zuzendariak Ekiola Leintz Bailara ekimena aurkeztu dute gaur. Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz-Gatzagako alkateek ekitaldian parte hartu dute, 0 kilometroko energia berriztagarria sortuko duen proiektu kooperatiboarekiko konpromisoa erakusteko. José Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako foru-diputatua ere bertaratu da ekitaldira, baita Aritz Otxandiano Fagor taldeko ordezkaria, Idurre Albizu Garaia Poloko ordezkaria eta Elena Herrarte Debagoiena 2030 sareko koordinatzailea ere.

Ekiola bezalako kooperatiba sortzea guztiz bat dator herrialdeko balioekin eta egitura ekonomikoarekin, eta, horrez gain, tamaina handiagoko proiektuak eratzea ere ahalbidetzen du, herritar kopuru handi bat tartean sartzeko modukoak. Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak adierazi du oso pozgarria dela Leintz Bailarako Ekiola laster errealitate bat izateko behar diren pausoak ematen ikustea: "formula horri esker, dimentsio esanguratsuko energia-azpiegiturak sortzeko aukera izango da (MW 1etik 5 MW-ra bitarteko potentziako eguzki-parkeak), hurbileko energia sortuko dutenak (0 kilometroa)".

Azken helburua da kooperatiba osatzen duten pertsona edo familiek instalazio fotovoltaikoei lotutako ekonomiak aprobetxatzea, instalazio horiek bereak direla ohartzea eta, instalazio horietan, beren kontsumo elektrikoaren pareko energia-bolumen bat sortzea. "Proiektu horien kudeaketa eta bideragarritasuna diseinatzeko erabili den sistematikaren arabera, kontsumitzaileek kooperatibaren jabetzaren zati bat erosi behar dute, beren etxebizitzaren energia-kontsumoaren pareko kostu batekin", azaldu du Amagoia Barandiaran Ekiolako zuzendariak.

Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak nabarmendu du Leintz Bailaran trantsizio energetikoan murgilduta daudela “lehentasuna da guretzako. Euskal Herrian energia asko kontsumitzen dugu baina gutxi ekoiztu; Leintz Bailarako Ekiolak, ordea, herritarrei energia berriztagarria modu jasangarrian eskainiko die, 400 familiari hasiera batean. Gure eredu kooperatiboa energiaren alorrera ere zabaldu dugu, eskualdearen alde lanean jarraitzeko. Bailara berdeago bat, jasangarria, CO2 inpaktu baxuagokoa eta elkarlanean oinarritua eraikitzen jarraitzen dugu”. 

Proiektu hori Europar Batasunaren politiken ildo beretik doa, 2030erako helburu gisa ezarri baitu kontsumitzen den energiaren % 32 jatorri berriztagarrikoa izatea, eta autokontsumoak zein energia-komunitateen sorkuntzak eredugarri izan behar dute, beste energia-eredu baterako trantsizioan. Esparru horretan Ekiola sortu da, energia sustatzeko sozietate gisa. Erakunde horren bitartez, energia-komunitate kooperatiboak sortuko dira. Proiektu horren bitartez, kooperatibistak sortzen duten energiaren jabe izango dira, eta herritarrek beren energia sortuko, sustatuko eta kontsumituko dute.

Bai Ekiolak bai lau udalek partekatzen dute teknologia fotovoltaikoa erabiliz argindarra sortzeko proiektuak bultzatzeko beharra, tokiko/eskualdeko herritar kontsumitzaileek partaidetutako kontsumo-kooperatibek kudeatuak, eta ekimen horiek berehala aktibatzeko eta hedatzeko behar diren baliabideak inplementatzeko konpromisoa hartzen dute.

Udalak bazkide kolaboratzaile gisa

Leintz bailara osatzen duten udalek bazkide kolaboratzaile gisa jardungo dute Kooperatiba horretan, irabazi-asmorik gabeko Kontsumo Kooperatiba bihurtzen dela bermatzeko, prozesu hori zabaltzeko asmoarekin beste bazkide kolaboratzaile batzuk kooperatiban integratuz, herritarren ekintza osa dezaten, proiektuak gauzatu eta aurrera eramateko kontrol-prozesuak bultza ditzaten eta Leintz Gatzagako errealitate espezifikora egokitu ditzaten.

Ekiolak Leintz Gatzagan sustatuko du teknologia fotovoltaikoa erabiliz argindarra sortzeko proiektua, gutxienez MWn 1eko dimentsioarekin. Horretarako, Ekiolak eta Ekiolan parte hartzen duten taldeek irabazi-asmorik gabeko Enpresa Zerbitzuen Kooperatiba bat eratuko dute, hori lortzeko behar diren baimenak eta lizentziak garatuko dituena. Kooperatibak lan egingo du eraikuntzaren, mantentze eta eragiketen, eta gerentziaren kostua bermatzeko bokazioarekin eta konpromisoarekin, dagozkion kontratuak sinatuz, prezio itxi batean eta gutxienez 25 urteko epe batez, bere bazkide eta partaideen bitartez.