Liburuaren Eguna ospatzeko egitaraua aurkeztu du biblotekak

2018/04/16
Liburuaren eguna ospatzen dela eta, antolatu diren ekintzen berri emango dute Juan Ramon Mendieta kultura zinegotziak, Mertxe Perez de Ciriza bibliotekako zuzendariak eta Asun Agiriano haur bibliotekariak

Apirilaren 23tik maiatzaren 3rarte ikuskizun eta solasaldi ugari garatuko dira Kulturaten eta Santamarinako bibliotekan. Aurten musikaren inguruan egituratu dituzte ekitaldi gehientsuenak.

'Ipuin Borobilak' izeneko ipuin kontaketa izango da egitaraua martxan jarriko duan ekitaldia, Elena Setien eta Amaia Puinen eskutik.

Apirilaren 26an, 'Munduari bira (ia) 80 trukotan' magia erakustaldia Santamarinako auzo bibliotekan, Imanol Ituiño magoak eskainita. 5 urtetik gorakoentzako egokituta dago, eta nahiz eta doan izan, ikusi nahi ezkero aurrez eman beharko da izena.

Egun berean 'Itzal Zaunka' kontzertu irudikatua izango da Kulturateko areto nagusian.

Maiatzaren 3an azken ekitaldia izango da, "Linbotarren itzalak ate ostean", Asier Serrano idazlearen bi liburutan oinarrituta. Asier Serranoz gain, Miren Fernandez eta Antton Sarasua musikariek osatuko dute emanaldia.

Urtero bezala zozketa egingo dute liburu maileguaren erabiltzaileen artean, saria liburuak eskuratzeko bi opari txartel da.