Liburuaren egunaren bueltan hamaika ekintza

Datorren ostegunean (apirilak 23) izango da liburuaren nazioarteko eguna eta aste honetan zehar ipuin kontaketak, kontortsionismoa eta beste zenbait ekintza dauzka programatuta Udal Liburutegia

Joan zen astean Munduko ipuin kontalariak izan ziren geurean, eta aste honetarako ere programa zabala du antolatuta Arrasateko Udal Liburutegiak. Ipuin kontaketak izango dira hau eta helduentzat, argazki-literatura ikuskizuna, kontortsionismoa, Irakurketa Erraza jardunaldia eta Amaia Antzokirako 10 sarrera ere zozketatuko dira.

Hemen egitarau zehatza: 

  • Apirilak 21, martitzena: PELLO AÑORGA IPUIN KONTALARIA, Kulturaten 18:00 (4 urtetik gorako umeentzat). 
  • Apirilak 22, eguaztena: SHAKTI OLAIZOLA KONTORTSIONISTA, “IRAKURRIZ”.
      1. Santa Marina auzo bibliotekan 17:00etan.
      2. Kulturaten 18:00etan. 
  • Apirilak 22, eguaztena: IRAKURKETA ERRAZA JARDUNALDIA/ JORNADA DE LECTURA FACIL (En castellano)
  • Apirilak 23, eguena: “NOCTIS” FOTOGRAFIA & LITERATURA” IKUSKIZUNA,
      1. Kulturateko Areto nagusian, 19:30. (Euskaraz- Castellano)