Liztorren kontrako kanpainaren datu berriak

2020/09/24
Card image cap
Uda hasiera nahiko lasaia izan bazen ere, abuztu hasieratik aurrera liztorren jazarpena nabarmen handitu da, eta etxe barrura sartzen hasi dira. Horrek erasoen eta ziztaden arriskua areagotu du.

Udaberrian jakinarazi genizuen tranpatze kanpainaren inguruko datuak oso emankorrak izan zirela, izan ere, iaz baino 1.342 erregina gehiago harrapatu genuen, guztira 3.773. Hala ere,  ikusi dugu iaz baino abisu gehiago jaso dugula liztorren inguruko arriskuaz ohartarazteko. Horretan guztian ondorio bat atera dugu, aurtengo negua aspaldiko epelena izan dela, eta, hortaz, neguan bizirautea lortu duten liztor erreginen kopurua ikaragarri handia izan dela.

Udalak espezie horren kontrako kanpainan egin dezakeen lana erabat erabakigarria den arren, bistan da eguraldiarena edo klimarena ezinbesteko faktore bihurtzen dela liztorren ugaltze prozesuan.

Uda hasiera nahiko lasaia izan bazen ere, abuztu hasieratik aurrera liztorren jazarpena nabarmen handitu zen, eta etxe barrura sartzen hasi ziren. Horrek erasoen eta ziztaden arriskua areagotu zuen.

 Azpimarratu behar da espezie guztietako liztorrak ugaritu direla, bai asiarrak esaten diegun Vespa Velutina, baina baita bertakoak diren beste espezieak ere, Vespa Crabro “asiarra baino handitxoagoa” edo Vespula Germanis edo Vespula Bulgaris, azken bi horiek liztor arruntak bezala ezagutzen ditugunak. Esan  bezala, izan dugun negu arinak espezie guztien ugaltze oparoa ekarri du, eta horren kontra ezin ezer egin.

Dagoeneko liztor beltzen 33 habi deuseztatu ditugu eta hemengo liztorren beste hainbeste habi suntsitu, edo tokiz aldatu ditugu. Azken horiek, ahal izan dugun neurrian, habia osorik hartu dugu eta inori kalterik egingo ez dion toki batera eraman ditugu, eta tamainarengatik edo irisgarritasun arazoarengatik hartu ezin izan direnak suntsitu egin ditugu. Ulertu behar dugu bertako espezieak errespetatu eta zaindu behar ditugula, betiere gizakion segurtasuna eta ongizatea lehenetsiz, eta kendu edo deuseztatu behar dela Vespa Velutina inbaditzailea, liztor beltza (erlabio beltza).

Liztorren koloniek irailean eta urrian dute aktibitate gorena, eta garai horretan sortuko dituzte hurrengo urtean habiak egingo dituzten erregina berriak. Erregina gazteak jaio eta egun batzuetara heldutasun sexualera iristen direnean, habiatik irten eta hegan bakoitza ernalduko da 8-10 liztor mandorekin, “liztor arrak”, gero ahal bezain azkarren erreserbak pilatu, enbor, pareta edo lur azpian babestuta mantenduko duen zuloa bilatu, eta negua igarotzeko prestatuko da. Hortaz, esan genezake orain dela une egokia habiak bilatu eta deuseztatzeko. Izan ere,  azaro eta abendu artean koloniak bizirik dirauen arren, dagoeneko kolonia bakoitzak duen ugaltze helburua beteta izango du eta aurrerantzean liztor familia horren aktibitatea gain behera etorriko da. Negurako erregina zaharra eta langile denak hilko dira. Dena den, beti da lagungarria habi zaharrak kentzea, batez ere hurrengo urtera begira nahasmendurik sortu ez dezan.

Hemendik aurrera, zuhaitzek hostoak galdu ahala, liztor habiak azaltzen joango dira, eta beti bezala, udalak herritarrei eskatzen die habi horien kokalekuaren inguruan laguntzeko. Horretarako, hona hemen telefono zenbakiak.

Harremanetarako kontaktuak:

BAZ ……………………….……...943 25 20 00

UDALTZAINGOA……………..943 25 20 10

UDAL TEKNIKARIA…………..628 11 56 73