Lorak gertutik ezagutzeko tailerra irailaren 19ko bertako produktuen azokan

2026/09/10
Card image cap
Ohiko produktuez gain, loren haziak nola atera, hauek jaso eta garbituz, eta lore sortak egiteko tailerra eskainiko da. Aurretiaz izena eman beharko da.

Irailaren 19an ospatuko da hilabete honetako bertako produktuen azoka. Hilabete honetan ere barazki eta tokiko produktuen ohiko postuak egongo dira,

Bertako produktuen azokara gerturatu eta erosleen artean tokiko produktuen otarra zozkatuko da azokaren amaieran.

'Hazitik lorontzira' tailerrak loreen mundua gerturatuko du Arrasateko Bertako Produktuen Azokar

Irailaren 19an, Arrasateko Seber Altube plazan ospatuko den Bertako Produktuen Azokaren barruan, loreen inguruko tailer praktiko bat antolatu da. "Hazitik lorontzira: lorak gertutik ezagutzen" izenburupean, saioa 10:30ean hasiko da eta 12 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Tailerra Ane Gorosabel Monjek eskainiko du, Elkoro baserriko ekoizleak. Saioan zehar, bertaratzen direnek loreen zaintza nahiz konposizioaren gakoak ikasteko aukera praktikoa izango dute. Eduki nagusien artean, loren haziak nola atera, jaso eta garbitu azalduko da alde batetik, eta, bestetik, lora-sortak egiten trebatuko dira parte-hartzaileak.

Tailerrean izena eman daiteke izenemateak.arrasate.eus atarian, edo BAZ zerbitzuaren bidez (943 25 20 00).