Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan datorren zapatuan, maiatzak 20

2023/05/15
Card image cap
Azokaren ordutegia: 9:00-14:00. Azokarekin batera, tailer bat antolatu da etxean lorategi eta ortu bertikalak sortzen ikasteko.

Datorren zapatuan, maiatzak 20, Seber Altube plazan loreen eta ortuko landareen azoka berezia izango da. 9:00etatik 14:00etara izango da. Ohiko postuez gain, lore eta ortuko landare ekoizleak izango dira bertan.

Azokarekin batera, tailerra antolatu da lorategiak eta ortu bertikalak egiteko. 10:00etan izango da eta aldez aurretik eman behar da izena: https://izenemateak.arrasate.eus/eu webgunean izena emanda edo 943 25 20 00 telefonora deituta.

Gainera, autoa hartu eta azokan erosketak egiten dituztenek 2 orduko doako egonaldia izango dute Biteriko aparkaleku publikoan (egun horretan bertan kontsumitzeko). Ekimenaren asmoa da erosketak azokan egitea eta era berean modu erakargarrian egitea.

Gainera, erosketa tiketarekin banatuko dira landareak (perrexila, piper txikiak, albaka eta tomatea), eta hileko saskiaren zozketa egingo da, betiko moduan.