Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan zapatu honetan, maiatzak 16
2026/05/11
Azokaren ordutegia: 9:00-13:30. Azokarekin batera, 400 landare inguru banatuko dira.
Zapatu honetan, maiatzak 16, Seber Altube plazan loreen eta ortuko landareen azoka berezia izango da. 9:00etatik 13:30era izango da. Ohiko postuez gain, lore eta ortuko landare ekoizleak izango dira bertan.
Gainera, erosketa tiketarekin betera 400 landare inguru banatuko dira (tomatea, albahaka, piperra eta perrexila), eta hileko saskiaren zozketa ere egingo da, betiko moduan.