Luarra (konposta) herritarrek erabiltzeko

Hondakin organikoak era egokian sailkatu eta tratatu ostean

Lapatxen sortutako luarra ekarri da Barrutietara, edozein herritarrek erabili dezan. Barrutieta Garagartza auzoan dago, rugbi zelai ondoan, Kobateko bidean.

Bi luar mota dago pilatuta, eskuma aldean “auzokonpostean ateratakoa” erabiltzaileentzako bakarrik. Eta ezker aldean, erreka ondoan, Lapatxetik ekarritakoa, edozein herritarrek erabiltzeko.