Lurretik mahaira: bertako ekoizleekin kozinatzeko bi tailer antolatu dira azaroan eta abenduan
2026/11/03
Lurretik mahaira. Ekoizleekin kozinatzen ekimenaren baitan, bi sukaldaritza-tailer antolatu dira LH 5. eta 6. mailako haurrei zuzenduta. Tailer hauetan, gozamenaren bidez, herriko ekoizleak eta haien lana ezagutuko dituzte parte-hartzaileek: agroekologia landu, bertako ekoizpena bultzatu eta sasoiko produktuak dastatzeko aukera izango dute.
Lehenengo tailerra azaroaren 14an izango da, Kabuena baserriko ekoizleekin. Bigarrena, berriz, abenduaren 12an egingo da, Elkoro baserriko ekoizleekin. Bi saioak Erguineko gaztetxokoan izango dira, 11:00etatik 13:00etara.
Izen-ematea doakoa da, eta honako bide hauen bidez egin daiteke:
- Azaroak 14 – Kabuena baserria: Online edo aurrez aurre BAZen edo Ludoteketan. Azken eguna: azaroaren 6a. https://labur.eus/kabuena
- Abenduak 12 – Elkoro baserria: Online edo aurrez aurre BAZen edo Ludoteketan. Azken eguna: abenduaren 4a. https://labur.eus/elkoro
Leku mugatuak daude.
Ekimen honen bidez, tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatzeaz gain, haurrei elikadura jasangarriaren eta gertuko produktuen garrantzia modu praktiko eta atseginean hurbildu nahi zaie.