Makatzenako igogailuko obrak amaitu dira eta eskailerak zabalik daude dagoeneko
2019/04/05
Gaur bertan Udalak obra zertifikatua sinatu du eta bisita teknikoa egin dute Makatzenako igogailuetan. Bertan egon dira Udalaren aldetik Alkatea, Hirigintza burua eta kontuhartzailea. Bestalde, Altuna y Uria enpresako arduradunak eta Schindler igogailuetako arduraduna.
Obrei amaiera emateko obren amaierako akta sinatu beharra dago eta horretarako bisita teknikoa egin dute Udal Ordezkariek.
Igogailuek zein obrak ikuskapen teknikoa gainditu dute eta hortaz, Udalak obra amaierako akta sinatu du.
Igogailuei dagokienez, igogailu barruan telefono linea jartzea falta da, eta Schindler igogailuko ordezkariak azaldu duenez, linea astelehenean bertan jarriko da eta orduan sinatuko da igogailuari dagokion ziurtagiria.
Horrela, telefono linea datorren astean jartzen denean igogailuak erabilgarri egongo dira; izan ere, segurtasun arrazoiak medio igogailu barruan telefono linea egotea beharrezkoa da.
Bitartean, eskailerak ireki dira eta dagoeneko erabilgarri daude.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- AV Arquitectura aldizkariaren iritziz, Kulturola da 2022ko obrarik onenetako bat 2022/07/06
- Herrigunean zuntz optikoa hedatzeko obrak “erritmo onean” 2022/06/08
- Arrasateko Udalak, Santa Marinako auzokideekin eta elkarteekin, Santa Teresa eta San Esteban kaleak birmoldatzeko proiektua garatzen jarraitzen du 2022/05/25
- Udalak Etxetxikiak eremua urbanizatuko du, bizilagunekin elkarlanean 2022/05/04