Makatzenako parkerako MuralArt-en lehen proposamena aukeratu dute arrasatearrek udalak abiatutako parte-hartze prozesuan

2018/12/19
Card image cap
Arrasateko Udalak, Arrasate hobetu eta herri atseginago eta erakargarriagoa bilakatzeko helburuarekin MuralArt herriko muralistekin elkarlanean dihardu eta laster izango dugu Arrasate apainduko duen beste mural eder bat

Atzo amaitu zen, abenduaren 4ean abiatutako Makatzenako jolas parkean margotuko den murala aukeratzeko parte-hartze prozesua. Internet bidez eta BAZean bozkatzeko aukera izan da eta guztira 153 pertsonak eman dute bozka.

MuralArt Arrasateko muralista taldeak egindako proposamenen artean lehena izan da, nabarmen, arrasatearren gustukoena. Lehenengo aukerak 67 bozka jaso ditu, bigarrenak 18, hirugarrenak 31 eta laugarrenak, berriz, 37.

Margotze lanek 2.964,50 euroko aurrekontua izango dute (BEZ barne) eta 2019a amaitu baino lehen hasi eta urtarrila bukaera edo otsaila hasiera bitarte luzatuko dira. Arrasateko Udalak, Arrasate hobetu eta herri atseginago eta erakargarriagoa bilakatzeko helburuarekin MuralArt herriko muralistekin elkarlanean dihardu eta laster izango dugu Arrasate apainduko duen beste mural eder bat.