Maritxu Kajoi egunerako, indarkeria matxistei aurre egiteko baliabideak
Aurten, urriaren 4tik 5era arte 24 orduko arreta telefono zerbitzua egongo da. Bertan, jaietan gertatzen den edozein eraso sexistaren aurrean, informazioa, aholkularitza eta aurrez aurreko arreta eta laguntza eskainiko da. Telefono zenbakia 688 809 137 izango da eta hainbat lekuetan egongo da ikusgarri.
Bestetik, urriaren 4an, Maritxu Kajoi egunean, indarkeria sexistarik gabeko gunea kokatuko da Arbolapetan egongo den karpa batean, arratsaldeko 16:00etatik gaueko 22:00ak arte. Bertan, indarkeria sexistan eta autodefentsa feministan adituak diren emakumeak egongo dira, gerturatu nahi duten emakume eta neskak artatzen. Gune honek indarkeria sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasoko ditu. Horretaz gain, elkartasun eta babes espazioa izatea du helburu.
Azkenik, Indarkeria Matxistarik gabeko jaien aldeko aldarria eginez agurtzen gara.
Albiste erlazionatuak
Emakume txokoa
- Emakume Txokoak baliabide ugari prestatu du San Juanak indarkeria sexistarik gabeko gune izateko 2022/06/17
- Miren Agur Meabe idazlea maiatzaren 12an Emakume Txokoaren ‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioan 2022/05/05
- Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak argiztatzeko ‘Lumineszenteak’ erakusketa antolatu du Udalak apirilaren 28tik maiatzaren 13ra Kulturaten 2022/04/21
- Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka larunbatean, martxoak 26, Seber Altube Plazan 2022/03/23