Martxan da Musakolako Gaztetxoko berria, kokapen berrian eta eraberritutako espazio batean

2026/05/27
Card image cap
Musakolako nerabeek instalazio moderno eta irisgarriak dituzte jada Elcano kaleko 1. zenbakian. Zerbitzua 2026aren hasieran jarri da martxan, 2025ean zehar egokitzapen lanak amaitu ondoren.

Arrasateko Udalak jakinarazi du Musakolako Gaztetxoko berria dagoeneko erabilgarri dagoela eta zerbitzua bertan ematen ari direla. Gune berri honen irekiera 2024an hasitako prozesu baten emaitza da, orduan erosi baitzuen Udalak lehen elizarena zen lokala.

Gazteekin adostutako gunea 

Lokalaren kokapena auzoko nerabeekin adostu zen, eta 2025ean zehar eraberritze lan sakonak egin dira. Obra hauen helburu nagusia espazioa gazteen beharretara egokitzea eta erabateko irisgarritasuna bermatzea izan da. Behin lanak amaituta, Musakolako gazteek beren neurrira egindako espazio diáfano bat irabazi dute.

Udaletik nabarmendu duenez, proiektu hau gauzatzea "agintaldi hasieran hartutako konpromisoa zen". Era berean, eskerrak eman dizkie prozesuan lagundu duten alde guztiei, akordioa lortzea "Musakolarentzat ez ezik, Arrasatear guztiontzat ere onuragarria" izan baita.