MARTXOAK 8-ko XX. Kartel Lehiaketa

2017/01/16
Arrasateko Udaleko Emakume sailak Martxoak 8-ko XX. Kartel Lehiaketa antolatu du

Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, “Asko eta askotarikoak gara. GORA FEMINISMOAK!” leloa aukeratu dugu. 

Lanak aurkezteko epea: otsailak 17, ostirala, Arrasateko BAZen 

Saria: 450€ 

Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake Udalak 

Oinarriak eta informazioa BAZeko web orrian.

Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa

emakumetxokoa@arrasate.eus

Tel: 943 79 41 39 (Emakume Txokoa) eta 943 25 20 00 (BAZ)