Martxoak 8k, Emakume baserritar eta artisauen azoka
Urtero bezala, aurten ere Arrasateko Udalaren Berdintasun Sailak Emakume baserritar eta artisauen azoka antolatu du Martxoak 8ko plangintzaren barruan. Helburua da emakume ekoizleak eta artisauak, eta euren lana ikustaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan.
Azoka Martxoaren 9an izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00).
Izen-emate epea: Otsailaren 7tik 22ra arte zabalik.
Izen-ematea 943.79.41.39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian https://www.arrasate.eus/izen-ematea
Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 27tik martxoaren 1era.
Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Uda honetan, asteburu guztietan bisita gidatuak eta mendiko ibilbideak Arrasate ezagutzeko 2022/06/29
- Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an 2022/06/22
- Arrasateko San Juan jaiak bueltan dira bi urteren ostean 2022/06/10
- Uda iritsi da Arrasatera 2022/06/02
Emakume txokoa
- Emakume Txokoak baliabide ugari prestatu du San Juanak indarkeria sexistarik gabeko gune izateko 2022/06/17
- Miren Agur Meabe idazlea maiatzaren 12an Emakume Txokoaren ‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioan 2022/05/05
- Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak argiztatzeko ‘Lumineszenteak’ erakusketa antolatu du Udalak apirilaren 28tik maiatzaren 13ra Kulturaten 2022/04/21
- Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka larunbatean, martxoak 26, Seber Altube Plazan 2022/03/23