Martxoak 8ko azoka
Helburua da emakume baserritar eta artisauen, lana ikusaraztea. Ekoizlea eta azokan egongo den saltzailea emakumea izan behar da. Arrasateko baserritar eta artisauek lehentasuna izango dute eta gehienez produktu bereko 2 postu egongo dira azokan. Parte hartzeko produktuen eta berauek sortzeko ekoizleek egiten duTen lan prozesuaren kalitatea baloratuko dira.
Azoka Martxoaren 7an izango da, Seber Altube plazan, goizez ( Ordutegia: 10.00-14.00).
Izen-emate epea: Otsailaren 5etik 19ra arte zabalik.
Izen-ematea 943 79 41 39 telefono zenbakian edo Arrasateko Udalaren web orrian.
Ekoizle edota saltzaileak berak deitu beharko du Emakume Txokora jakiteko postua jartzeko aukeratua izan den. EMAKUME TXOKORA DEITZEKO EPEA: Otsailaren 26tik 29ra .
Albiste erlazionatuak
Emakume txokoa
- Emakume Txokoak baliabide ugari prestatu du San Juanak indarkeria sexistarik gabeko gune izateko 2022/06/17
- Miren Agur Meabe idazlea maiatzaren 12an Emakume Txokoaren ‘Emakumeak protagonista’ elkarrizketa saioan 2022/05/05
- Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak argiztatzeko ‘Lumineszenteak’ erakusketa antolatu du Udalak apirilaren 28tik maiatzaren 13ra Kulturaten 2022/04/21
- Emakume Artisau eta Ekoizleen Azoka larunbatean, martxoak 26, Seber Altube Plazan 2022/03/23