MARTXOAK 8ko XXII. Kartel Lehiaketa

2019/01/10
Card image cap
Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak Martxoak 8ko XXII. Kartel Lehiaketa antolatu du

Aurtengo edizioko leloa da “Sentitu, pentsatu eta ekin feminismoari!”. Gorputza, teoria eta ekintza uztartuz, lehiaketak proposatu gura du berdintasunaren erronkari heltzea. Horrela, gonbidapen bat izan gura du,   egunerokotasunean, erronka horri eusteko eta feminismotik bizitzeko eta eragiteko.

Lanak aurkezteko epea: otsailak 15, egubakoitza, Arrasateko BAZen.

Saria: 450 €

Egoki iritziz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin dezake udalak.

 

Oinarriak eta informazioa Herritarren atarian.

Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa

emakumetxokoa@arrasate.eus

 

Tel:

943 79 41 39/618 206 233 (Emakume Txokoa)

943 25 20 00 (BAZ)