Martxoak 8ko XXIV. Kartel Lehiaketa abian

2021/01/21
Card image cap
Aurtengo edizioko leloa da Inor kanpoan geratu ez dadin, feminismoa aurrera!

Arrasateko Udaleko Berdintasun sailak “Martxoak 8ko XXIV. Kartel Lehiaketa” antolatu du. Aurtengo edizioko leloa da “Inor kanpoan geratu ez dadin, feminismoa aurrera!”

Aurkeztu beharreko kartelen neurriak 50x70 zentimetrokoak izango dira. Lanak aurkeztu behar dira inprimatuta eta euskarri digitalean. Kartelek derrigorrean testu hau izan beharko dute: Inor kanpoan geratu ez dadin, feminismoa aurrera! lemaz gain, kartelak “MARTXOAK 8” testua ere jaso beharko du.

Berdintasun sailetik adierazi dutenez, “krisi egoera honek azaleratu ditu emakumeok* bizi ditugun askotariko zapalkuntza egoerak, eta prekarizatu ditu emakume* askoren bizi baldintzak. Inoiz baino urgentzia handiagoaz orain, feminismotik eragiten jarraitu behar dugu: komunitatea saretzen, kolektiboa indartzen, guztion bizitzak erdigunera ekartzen, Inor kanpoan geratu ez dadin”

Lanak aurkezteko epea izango da otsailaren 15era bitartekoa, astelehena, Arrasateko BAZen. 450 euroko saria dago.

Oinarriak eta informazio gehigarria Herritarren Atarian eskuratu daitezke.