Martxoaren 2an hasiko gara hondakinak batzeko sistema berria ezartzen

Aldaketa osorik gauzatzeko 7-10 egun beharko dira, baina edukiontzi berriak erabili ahalko dira kalean jartzen diren momentutik bertatik

selektiboak garaArrasateko Udala datorren astelehenean (martxoak 2) hasiko da herrian hondakinak batzeko sistema berria ezartzen. Labur esateko, aldaketa hauxe izango da: edukiontzi berdea kenduko da kaleetatik eta bi edukiontzi berri jarriko dira; marroia, soilik organikoarentzat eta grisa errefusarentzat, hau da, beste gaietako edukiontzietara bota ezin daitezkeen hondakinentzat.

Hau horrela, ondorengoak izango dira, nahitaez, herritarrok etxean nahastu behar ez ditugun hondakin gaiak:

  • Organikoa (berria): marroian.
  • Beira: berdean.
  • Ontzi arinak: horian.
  • Papera-kartoia: urdinean
  • Errefusa: grisean.

Bestalde, beste hondakin gaien edukiontziak ere berritu egingo dira,  dagoeneko nahiko egoera kaxkarrean daudelako, bai ontzi arinena, baita papera eta kartoiarena ere.

Moldaketa hau ezin da bat batean egin, 7-10 egun beharko dira aldaketa guztia gauzatzeko eta, horregatik, herritarrei pazientzia eskatzen dizuegu. Dena den, edukiontziak kalean jartzen diren momentutik hasi ahalko da hondakinak bertara botatzen.

Azkenik, azpimarratu gura dugu hondakinak behar bezala sailkatuta ateratzea ezinbestekoa  dela adostutako bilketa selektibo mailara (%70) heldu gaitezen aurreikusitako epean (9 hilabete).

Animo eta hondakinekin denok ganoraz!