MASPALOMAS filmaren zuzendariak Amaia Antzokian izango dira domeka honetan pelikula aurkezten

2025/10/16
Card image cap
Asteburu honetako pelikula nagusia izango da Moriartiren MASPALOMAS filma. Zapatutik astelehenera ikusteko aukera izango da, eta igandean emanaldi berezia izango da zuzendariekin batera. Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendariak pelikula aurkeztera etorriko dira Amaia Antzokira, solasaldi berezia eskainiz. Sarrerak salgai daude https://amaiaarrasate.janto.es/ atarian.

Sinopsia

Bikotearekin hautsi ondoren, Vicente (76) gustuko duen bizimodua darama Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko du. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: garaiz al dago Vicente besteekin –eta bere buruarekin– bakeak egiteko?

MASPALOMAS pelikularen emanaldiak

  • Noiz: urriak 18, 19 eta 20
  • Generoa: Drama
  • Zuzendaria: Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
  • Iraupena: 115 min
  • Kalifikazioa: +16