Matrogym
2016/04/11
Ura da haurdun dagoen emakumearentzat mugitu ahal izateko mediorik egokiena
Likidoak ur gainean ibiltzeko eta grabitate ezak mugimenduak egiteko aukera errazten du, eta modu horretara haurdun dagoen emakumeak lur zoruan egin ezingo lituzkeen edota oso deserosoak liratekeen mugimenduak egiteko erraztasuna dauka.
Uretan ariketak egiteak dituen onurak:
- Uraren presioak traumatismo edo mugimendu zakarren lesio arriskuak gutxitzen ditu, bai ametan eta baita haurretan ere, limiteak ez dituelako gainditzen uzten.
- Haurdun dagoenari sasoikoago egoten laguntzen dio funtzio fisiko kardiobaskularra hobetzen duelako, muskuluak haurdunaldi eta erditze momenturako prestatzen dituelako, likidoak deuseztatzen laguntzen duelako, masaren gehiegizko hazkundea ekiditen duelako, arterien tentsioa hobetzen duelako eta haurdunaldiko diabetesetik babesten duelako.
- Urak erlaxamendu funtzioa dauka, bai psikologikoki eta baita fisikoki ere.
- Bizkarrezurra eta artikulazioak lasaitzen dira eta uretatik kanpo edukitzen duten gehiegizko pisua arintzen du.
- Umekiaren estimulazioa bultzatzen du uretan posizioa aldatzeko jarioari esker, ahoz beherako etzapenetik ahoz gorako posiziora edo zutikako posiziora paseaz.
- Haurdun dagoen emakumearen pisua horrenbeste ez igartzea onartzen du, urak ematen duen grabitate ezaren aukerari esker.
- Emakume batzuek diotenaren arabera igeriketak ere haurdunaldian dituzten goragaleak arintzen laguntzen die, eta baita ere energia gehiago edukitzen eta hobeago lo egiten.
Zer bilatzen dugu haurdunekin uretan lan eginda?
- Haurdun dagoen emakumearen autonomia hobetzea.
- Etorriko den seme/alabarekiko erlazioa hobetzea.
- Haurdunaldiaren ongizatea handitzea eta bere buruarekiko konfiantza hobetzea.
- Gorputzaren eta umearekiko kontzientzia hobetzea.
- haurdun dagoenaren baliabide fisikoak optimizatzea bere ongizatea mantendu eta gehitzeko.
- Estrukturak, muskuluak eta baliabideak landu erditze normal bat eduki ahal izateko.
- Arnas koordinazioa hobetzea eta erditzean lagungarri izango diren patroi batzuek lantzea.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Aukeratu zure botoaren bidez 2022ko Kirolari Onenaren Saria eta Kirol Ibilbidearen Saria 2022/06/06
- Arrasateko Udalak eta Real Sociedad Fundazioak Walking Football proiektua jarri dute martxan elkarlanean 2022/03/14
- Arrasateko Udalak 40 haurren parte hartzea lagundu du Eskola Kirolean dirulaguntza bidez 2022/02/22
- Arrasateko Kirol Zerbitzuak ate irekien saio batzuk antolatu ditu Hipopresibo eta Matrogym ikastaroen berri emateko 2022/01/27